XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

13. kapitulua:

LAGUNTZAILEAREN PARADIGMAK

Kapitulu honen izenburua Laguntzailearen paradigmak baldin bada ere, bistan da laguntzaileen esan beharko genukeela, pluralean, emango diren paradigmak lau aditz laguntzaileenak baitira: izan, èdin, èdun eta *ezan.

Hori lehendik ikusia da.

Hemen ez ditugu zehaztasun guztiak emango, horretarako bai baitaude liburuak kontsultatzeko modukoak (ikus, esate baterako Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-II, Euskaltzaindia).

Hala ere, bai kapitulu honetan, nola hurrengoan, gehien erabiltzen diren adizkiak jarriko dira.

Ondoren datozen taulak honela eginak dira: lau aditzak berezirik, ezaugarriak banan-banan hartzen dira kontuan, esan nahi baita aldia, modua eta pertsona bereizten direla.

Arazoak egon daitezkeenez, tauletan eskemak jartzen dira, batetik, baina eskema horien garapena ere, zalantzarik egon ez dadin.